miércoles, 16 de octubre de 2013

ABELLANEDA MUSEOAN



1.D Abellanedan.
Joan den ostiralean, urriaren 11an, Abellanedako museoan aurre historia lantzen egon ginen .

Hasieran Enkarterriko maketa bat ikusi genuen eta han, kobazuluetan gure arbasoko aurkitutako aztarnak erakutsi zizkiguten.
Gero, denok batera bideo bat ikustera joan ginen eta han ikusi genuen nola lehen gizakiek egiten zituzten tresnak eta sua. Bi taldeetan banatu zuten klasea, talde bat tailerretara joan zen eta bestea museoa ikustera. Tailerretan hiru ekintza egin genituen: sua harriekin egitea, kobazuloko hormetan margoztea eta harrizko tresnak egitea. Hori izan zen dibertigarriena. Ah! eta beste gauza bat, txakur bat ezagutu genuen, argazkian dagoena.

1D Ikasleak

No hay comentarios:

Publicar un comentario