1.D Abellanedan.
Joan den ostiralean, urriaren 11an, Abellanedako museoan aurre historia
lantzen egon ginen .
Hasieran Enkarterriko maketa bat ikusi genuen eta han, kobazuluetan gure
arbasoko aurkitutako aztarnak erakutsi zizkiguten.
Gero, denok batera bideo bat ikustera joan ginen eta han ikusi genuen
nola lehen gizakiek egiten zituzten tresnak eta sua. Bi taldeetan banatu zuten
klasea, talde bat tailerretara joan zen eta bestea museoa ikustera. Tailerretan
hiru ekintza egin genituen: sua harriekin egitea, kobazuloko hormetan margoztea
eta harrizko tresnak egitea. Hori izan zen dibertigarriena. Ah! eta beste gauza
bat, txakur bat ezagutu genuen, argazkian dagoena.
1D Ikasleak