viernes, 25 de octubre de 2013

AURRE-EBALUAZIOA

 Hurrengo egunetan ttutoreak gurasoei deituko die lehen azterketetako emaitzak komunikatzeko. Horrela ikusiko dugu zelan izan den ikasleeen lana lehen hilabeteetan. Beraz, emaitzak onak izan badira horrela jarraituko dugu, baina txarrak izatekotan denbora daukagu konponbideak jartzeko. Denon artean bilatuko ditugu konponbide horiek. Aurrera!!!

bularreko minbiziaren kontrako eguna

1D koek, ere bularreko minbiziaren kontrako egunean parte hartu genuen. Somorrostroko ikasle eta irakasleek ekintza berezi bat egin genuen egun hau bultzatzeko. Web orrian argazkiak ikus ditzakegu, baina hemen daukagu gure klaseko pare bat.


BEKAK


Azaroaren 5 ean arte ekarri ahal dituzue bekak!!!

miércoles, 16 de octubre de 2013

ABELLANEDA MUSEOAN



1.D Abellanedan.
Joan den ostiralean, urriaren 11an, Abellanedako museoan aurre historia lantzen egon ginen .

Hasieran Enkarterriko maketa bat ikusi genuen eta han, kobazuluetan gure arbasoko aurkitutako aztarnak erakutsi zizkiguten.
Gero, denok batera bideo bat ikustera joan ginen eta han ikusi genuen nola lehen gizakiek egiten zituzten tresnak eta sua. Bi taldeetan banatu zuten klasea, talde bat tailerretara joan zen eta bestea museoa ikustera. Tailerretan hiru ekintza egin genituen: sua harriekin egitea, kobazuloko hormetan margoztea eta harrizko tresnak egitea. Hori izan zen dibertigarriena. Ah! eta beste gauza bat, txakur bat ezagutu genuen, argazkian dagoena.

1D Ikasleak

viernes, 11 de octubre de 2013

1.D-KOEK, ERE, AHATE BAT EROSI DUGU!!

Hurrengo igandean, urriaren 13an, lehenengo estropada solidaria egingo da Bilboko itsasadarran.  "Neurona-sistemaren endekapezez"ko gaixotasuen inguruko ikerketak bultzatuko ditugu, ekintza honetan parte hartzen.
Horretarako 5 euroren truke ahate bat erosi dugu. Ahate bakoitzak (13.000 dago) txip bat izango du eta horri esker lasterketa jarraitzeko aukera edukiko dugu eta sorte badaukagu sariren bat lortu dezakegu.... Baina inportanteena ez da zaria,  "Walk on project Fundazioa" bultzatzea baizik.
Gehiago jakin nahi baduzue bilatu www.wopato.com orrian.


AZTERKETAKKKK!!!

Hurrengo astea azterketa asko ditugu, aurreebaliazioa heltzen da eta!!! Gurasoek datak ikusi ahal dituzue blog-ean, dagokion aldean.
Neska-mutilak...... Ikasi!!!!

martes, 8 de octubre de 2013

ABELLANEDA MUSEOA BIZITATZERA

Hurrengo ostiralean, urriaren 11n, 1.D -ko ikasleak Enkarterriko Abellaneda Museora joango gara. Han, Aurrehistoriaren aztarnak eta ohiturak ezagutuko ditugu eta gure arbasoen tresnak  erabiliko ditugu, adibidez sua egingo dugu, margoztuko dugu haitzulo baten horman.... Horrela Gizarte klasean ikasitako gaiak praktikan ipiniko dugu.

jueves, 3 de octubre de 2013

KAIXO IKASLE ETA GURASO GUZTIOI!!!!


Hemen duzue  klaseko blog-a, 1.D-koa, , klaseko berriak kontatzeko.
Denon artean aurrera eramango dugu proiektua, baina ikasle batzuek izango dute batez ere ardura hau. Laster jakingo dugu nortzuk.

 
Blog-ean aurkituko dituzue :

              *  azterketen eta lanen  informazioa eta datak


              *  klaseko irteeren informazioa, datak eta argazkiak


              *  Klaseko aktibitate interesgarrien berriak


              *  Ikastetxeko informazio interesgarria, bai ikasleentzat,

                  bai gurasoentzat

              *  Eta azkenik, ikasleentzat interesgarria izango den guztia